Itziarko umeek primeran pasatu zuten gabonetako jolas parkean

Marrazki eta eskulan desberdinak egiteko aukera izan zuten./
Marrazki eta eskulan desberdinak egiteko aukera izan zuten.

Debako gabonetako jolas parkea urtarrilaren 2an eta 3an izango da

ANDER SALEGI DEBA.

Umeei zuzendutako egitaraua antolatu zuen atzo Lizarbe guraso elkarteak, Itziarko Auzo Udalaren babesarekin. Ume askok hartu zuten parte Zabalsoro frontoian antolatutako jolas parkean. Lagunekin igarotzeko aukera paregabea izan zuten. Ekintza ezberdinak antolatu ziren, alde batetik, puzgarrietan salto, txirristatik jaisteko eta plastikozko bolekin jolasteko aukera izan zuten. Beste alde batetik, lasaiago ibili nahi izan zuten umeak eskulan tailerretan ibili ziren. Eskuak erabili zituzten buztinezko irudiei forma emateko. Beste batzuk, ordea, aurpegiak zikindu zituzten.

Debako gabonetako jolas parkea urtarrilak 2 eta 3an izango da Aldats pilotalekuan. Frontoian jolastu ondoren ipuin musikatu ikuskizuna eskaini zen Burugorrin. Nerea Ariznabarreta ipuin kontalariak eta Mariano Hurtado musikariareen eskutik 'Ezberdin bezain eder' antzezlanotaz gozatu zuten itziarko umeek.

Klown tailerra

Hainbat ekitaldi burutu ondoren aurrera doa udazken-negu garairako Itziarko Auzo Udalak antolatutako kultur egitaraua. Honela, klown tailerra dago iragarrita urteko lehen eskaintza bezala. Urtarrilaren 3 eta 4an izango da, Burugorri eraikineko ganbaran, 16:00etatik 20:00etarako ordutegian, guztira 8 orduko saio bikoitzean. 14 urtetik gorako edozein herritarrei dago zuzenduta hastapen tailer hau. Aldez aurretik eman behar da izena, 645714633 (Arantza) telefonora deituta. 10 eurokoa da matrikula.

Barnean daramagun pertsonaia garatzeko modutzat har daiteke klown jolasa. Ondo pasatzea, kontzientzia esnaraztea eta aditzeko ahalmena hobetzea da tailer honen helburua, bizitza eta harreman jarioak onduz. Begiratzen berrikasteko proposamen bat, alde ludiko eta atseginekin bat eginez.

Virginia Imaz, izango da irakaslea. Ibilbide luzeko aktorea eta clown-a da. Oihulari Klown antzerki taldearen sortzailea Jose Carmelo Muñozekin batera. 30 urte baino gehiago daramatza pailazo profesional gisa, maskara-antzerki eta klown formakuntza kontaezinak eskaintzen. 40 klown-antzerki ikuskizun baino gehiago zuzenduak ditu, hauetariko erdiak bere konpainiarekin. Orain dela gutxi Emakunderen Berdintasun saria jaso du, umorearen bitartez gizartearen sentsibilizazioan egindako ekarpena aitortuz.

Hitzaldia Deban

Egiten eta Lumatik Herriak erakundeak, hitzaldi-tertulia bat antolatu dute gaurko Musika Eskolan. Cecilia Santiago psikologoa eta activista chiapaneca, 'Procesos organizativos de mujeres en Chiapas' izenburuarekin hitzaldi bat emango du gaztelaniaz Aitzuri Abesbatzaren lokalean arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos