Itziarko auzo Udalak batzarrak antolatu ditu auzoetan
Gaur lehenengo bi batzarrak antolatuko dira Elorrixan eta Itziarren
Galdetegia zabaldu zaie auzotarrei, aldi berean proposamenak baloratu eta ekarpenak egiteko, 2018ko aurrekontuei begira. Orain dela aste batzuk eman zien sarrera Itziarko Auzo Udalak 2018ko aurrekontu proposamenari. Prozedurak bere bidea darrai, Debako Udalaren ardurapeko eginbeharrean. Aurrekontuen prozedura eta auzo udalaren egoera orokorra abiapuntutzat hartuta, batzarrak antolatu ditu auzoetan Itziarko Auzo Udalak; Gaur lehenengo bi batzarrak ospatuko dira, biak 21:00etan. Batetik Elorrixako Lauhaizeta Elkartean. Elorrixa eta Mardariko auzotarrak dira deituak bertan elkartzera. Bestetik, Burugorri gunean. Itziarko kaleko biztanleak dira deituak bertan elkartzera.
Abenduak 14, ostegunean, egingo dira auzoetako beste bi batzarrak, hauek ere 21:00etan. Batetik, Lasturko Tabernan. Lastur-Arbiskoa eta Endoiako auzotarrak dira deituak bertan elkartzera. Azkenik, Itziarko Hostalean, Itsaspe, Egia eta Arriolako auzotarrak dira elkartzekoak
Proposamenak eta iritziak jaso-tzeko aukera izango da batzar hauetan. Auzotarrekin elkartu eta aurrekontuen prozesua azalduko da. Era berean egoera orokorraz ere hitz egingo da. Batzar hauek erabakigarriak dira, auzo udalaren dinamika zabaldu eta asmoak finkatzeko, besteak beste.
Hurbilen duen batzarrera iristerik ez duenak berdin parte hartu dezake beste auzoetako batzarretan ere.
Galdetegia
'Eman eta hartu' izenpean parte-har-tze iniziatiba jarri da martxan lehen aldiz. Horrela, galdetegi bat banatu zaie auzotarrei. Ezarritako aurrekontu eta baliabideen baitan herritarren lehentasun, iritzi eta ekarpenak jasotzea du helburu galdetegi honek. Bertatik ondorioztatutako emaitzak oinarritzat hartuko ditu Itziarko Auzo Udalak 2018ko aurrekontuen inbertsio atalean. 16 urtetik gorako auzotarrei bideratu zaie galdetegi hau. Hilaren 31 izango da entregatzeko azken eguna. Urtarrilak 25, 20:00etan, egingo da batzar orokorra, Burugorri gunean. Behin galdetegi eta proposamenak jasota, emaitzak azalduko dira bertan. Balorazioa eginaz lehentasunak finkatuko dira. Auzo udalaren aurrera begirako ikuspegia aztertuko da, bestalde. Parte-hartze dinamikak bultzatu eta auzotarren inplikazio eta ekarpenak erdigunean jartzea da, besteak beste, ekimen hauen helburua.
Lo + leído
Top 50
- 1
'La Manada' estuvo implicada en un robo en San Sebastián
- 2
La Ertzainza descarta la intervención de terceras personas en la muerte de un hombre en Irun
- 3
'La Manada' se libra de la condena por violación porque «no hubo golpes» ni «fuerza eficaz»
- 4
Se filtran imágenes de la presunta agresión sexual de 'La Manada'
- 5
Los condenados, uno a uno