Borrar

Itsas lainoak ez zuen izarren euria ikusten utzi

AMAGOIA ZABALA

MENDARO.

Jueves, 17 de agosto 2017, 00:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Larunbat gaua zen perseidak ikusteko gau aproposena. Mendarotarrek, Lizarpe gainea aukeratu zuten meteorito horiek ikusi ahal izateko, baina eguraldiak gau kosmikoa izorratu zuen. Jendeak, gaubela ederra pasatzeko osagaiak hartu eta Alkorta baserriaren gainaldean dagoen zelaian behar zutena jarri zuten.

22:00ak aldera lehen izarrak agertu ziren, eta handik denbora gutxira lehen perseidak, baina gaueko 23:00ak aldera, itsas lainoa sartu eta zerua guztiz estali zuen. Batzuk herrira jaistea erabaki zuten eta beste batzuk, zerua oskarbi jarriko zen desiraz geratu ziren baino lainoak eguna argitu arte ez ziren joan.

Beste urtebete itxaron beharko dugu izarren euri hau ikustea nahi baldin badugu.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios