Irteera Valle de Hechora

Siresa herritik abiatuko dira larunbateko ibilaldia burutzeko.

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Burumendi mendizale taldeak, Markina-Xemein, Lakeitio, Berritua, Ondarroa eta Debako mendi taldeekin batera antolatzen duen hiru egunetako irtenaldia burutuko du asteburu honetan. Huesca-ko 'Valle de Hecho' inguruan burutuko dituzte, bi ibilbideak; lehena larunbatean, Siresa-Lenito de Abajo-La Pelleria-Val D´Espetal 20 kilometrokoa, eta igandean berriz Valle de Hecho-Anso 18 kilometrokoa. Guztira 50 lagun izango dira irteeran parte hartuko dutenak, horietatik 10 mutrikuarrak. Irteera Txanbolingo biribilgunetik bihar arratsaldeko 18:15etan izango dute eta itzulera berriz igande arratsaldean. Lo egiteko ostatua eta afaltzeko tokia 'Lo Foraton' hotelean izango dute.

Fotos

Vídeos