Ipuin kontaketa musikatua, Udal Liburutegian

Xirrikitunen jostunek. /
Xirrikitunen jostunek.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Amaia Elizagoien ipuin kontalariak, gitarra jole batez lagunduta (Xirrikitunen jostunek da beraien izen artistikoa), 'Amatxiren istorioak' izeneko ipuin kontaketa musikatua eskainiko digute.

Ez ohiko amona baten istorioak kontatuko dizkigute, amona tipikoaren rola apurtuz, munduan zehar bidaiatzen dabilena eta astero bere bilobei munduko hamaika istorio kontatuz gutunak idazten dituena.

Istorio horietan hainbat balore landuko dira, laguntasuna, bakardadea, berdintasuna, gezurrak eta mitologia.

Une oro, gitarra izango da ipuinaren laguntzaile, batzutan, xuabe xuabe eta bestetan publikoaren laguntzaz ipuinaren istorioak horrela eskatzen duenean, euskal kanta tradizionalak ('Sardina bat' etab.) denon artean abestuz.

Publikoarekin hartu emanetan saioa parte-hartzailea izango da, publikoa ipuinetan murgilduz. Emanaldia azaroaren 9an izango da, 18:00etan Mendaroko Udal Liburutegian eta 3 urtetik gorako ikus en-tzuleei zuzenduta egongo da.

Irakurleak izango diren txikiei, aho transmisioaren bidez, hainbat ipuin kontatuz, irakurzaletasuna eta berdintasuna bultzatzea eta liburutegia azaltzea izango dira ekintza honen xedea.

Idazketa tailerra

Datorren asteko igandean, hau da azaroaren 12an, Liburutegian ere, idazketa tailerra antolatu dute, udalexeko kultura sailak eta Zubigazte zerbitzuak. Aurreko urtean bezala, Peru Magdalena izango degu herrian eta berak emango dituen irizpideei jarra¡tuz tailerrean izango diren partaideek ipuin bat idatzi ahal izango dute.

Aurreko urtean tailerrak arrakasta handia izan zuen eta gabon ipuin lehiaketan ipuin gehiago aurkeztun ziren. Oso balorazio ona egin zelako berriro tailerra aurrera eramatea erabaki dute.

Tailerra datorren igandean izango da 16:00etatik 18:00ak arte. Aurrez izena eman behar da eta beti bezala, Ludotekan eman ahal izango da arratsaldeko 5etatik 6rak arte asteazkenenan, ostegunean eta ostiralean edo bestela, Gaztelekuan ostiral eta larunbatean, arratsaldeko 6etatik 8rak arte.

Fotos

Vídeos