Ipuin idazte tailerrean parte hartzeko epea, gaur zabaltzen da

Peru Magdalena, iazko tailerrean. /  A.Z.
Peru Magdalena, iazko tailerrean. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Datorren igandean, iaz bezala, Peru Magdalenaren eskutik euskarazko ipuin idazte tailerra egingo da. Peru Magdalena euskarazko idazle, bertsolari eta margolari bizkaitarra da. Hainbat komunikabidetan parte hartzen du... Horrez gain Euskadi Irratiko 'Ipurtargi' irratsaioan parte har-tzen du eta beste hainbat proiektu desberdinetan ere ibilia da.

Oraingo honetan ere Udaleko kultura sailak antolatu du idazketa tailer hau, baina aurten igandean ospatuko da 'Zubigazte' izeneko proiektu berriaren ekintza bat izango delarik. Tailerrean Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute eta gaurtik larunbateraino izango dute bertan parte har-tzeko izen emate aukera. Gaur, bihar eta etzi Ludotekan eman ahal izango da izena eta astebukaeran, Gaztelekuan. Tailerra arratsaldeko 16:00etatik 18:00ak arte izango da, udal liburutegian.

Tailer honen helburua, idazketaren zaletasuna bultzatzea da, izan ereGabonetako ipuin lehiaketan parte hartzeko aukera laister zabalduko da eta tailerra lagungarria izango dela uste da. Idazketa eta irakurketaren zaletasunak beherakadako bidea hartu du eta antolatzaileek, tailer hau, ekintza bultzatzaile bat izatea espero dute.

Herri Txiki Infernu Handi

Astelehenean hasi ziren ETBko 'Herri txiki infernu handi' programaren grabazio lanekin eta egun guztian zehar, Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga herrian ibili ziren, hainbat pertsonaia desberdin eta talderekin elkarrizketa eta bestelako xelebrekeriak programarako prestatzen. Datorren asteko ostegunean, gaueko 20:00etan, Herri Bideo Proiekzioa izango da eta bertara, goian aipatutako protagonistaz aparte, gurean oso ezaguna den Sebastian Lizasok ere parte hartuko du. Herriko jende guztia gonbidaturik dagoenez, jende asko espero da eta guztiontzat lekua egon dadin, proiekzioa Goñati Pilotalekuan izango da.

Fotos

Vídeos