Indar handiz hasi da aurtengo 'Antzerkiaz blai' jardunaldia

'Etxeko Saltsak' obra eskaini zuten lau protagonistak. /
'Etxeko Saltsak' obra eskaini zuten lau protagonistak.

'Etxeko Saltsak' obrak erabat bete zuen Zabiel kultur etxeko aretoa

GORRITIBEREA MUTRIKU.

'Antzerkiaz Blai' jardunaldia udazkeneko kultura zita garrantzitsua izaten da Mutrikun, eta hori berriro ere agerian gelditu zen joan zen igandean hasierako emanaldiak erabat bete baitzuen Zabiel kultur etxeko ganbara. 150 lagun bildu ziren bertan eta beste batzuk buelta hartu beharrean aurkitu ziren, izan ere jende gehiago sartzerik ez baitzegon.

Alan Ayckbourn egile britaniarrak idatzitako 'Etxeko Saltsak' komedia gustagarria gertatu zitzaion publikoari, are eta gehiago aktoreak ezagunak direnean. Gainera Mutrikun Ane Gabarian, Aitziber Garmendia, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino aritu ziren.

Bigarren zita berriz hurrengo ostiralean izango da iluntzeko 19:00etatik aurrera, eta hor ere aktore ezagunak izango dira eskenatoki gainean, besteak beste Olatz Beobide, Belen Cruz eta Amaia Lizarralde, 'Nomofobikak' bezala aurkeztuko dira 'Sarean Kateatuak' obran. Hain hedatua dagoen nomofobia kasu ezberdin ugarietan ikusteko parada eskainiko dute; ofizio ezberdinetako langileak, umeak, nerabeak, adineko emakumeak eta abar luze bat, baina kasu batzuk 'sketch' modura aurkeztuko dituzte eta beste ba-tzuetan bakarrizketa bezala.

Sarrera doan izango da.

Fotos

Vídeos