Ikuskizun ederra eman zuen Ohorezko Erregional mailako Mutrikuk Touring-i 7-0 irabazita

Emakumeen lehen taldeak porrot gogorra jaso zuen. /  A.G.
Emakumeen lehen taldeak porrot gogorra jaso zuen. / A.G.

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Oso partida politak jokatu dituzte asteburuan Mutriku FTko sei taldeak, emaitzak askorik lagundu ez badute ere. Asteburuko gol sorta Igor 'Txaparrok' zuzentzen duen lehen taldeak lortu zuen, Touring ahul baten aurka 7-0 irabazi baitzuten. Golak: Txiki Andonegi, Markel Rodrigez, bi Jon Martinez de Lukok, beste bi Aitor Esnalek eta Jon Landa 'Perras'ek lortu zituzten. Orain arte jokatutako hiru partidetan puntu bakarra zuten lortuta eta halako emaitza bat behar zuten beldur guztietatik askatzeko.

Jubenil mailako Burumendi taldeak oso partida polita jokatu zuen Ikasberri taldearen aurka, izan ere emaitzan beti atzetik joan ondoren, 2-2ko berdinketa lortu bait zuten, eta ia garaipena ere. Golak, berriz, Kevinth eta Beñat Lezertuak lortu zituzten. Ohorezko kadeteak partida gogorra zuten Realaren aurka eta jaso zuten goleada ere halakoa izan zen 6-1 galdu zuten. Mutrikuarren gola Ekainek lortu zuen.

Emakume seniorren taldeak ere 0-4ko emaitza jaso zuen Eibar taldearen aurka, eta azkenik kadete emakumeak banako berdinketa urratu zuten Bergaran.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos