Ikastolako ateak bihar zabalduko dira

Kurtso berria bihar hasiko da.
Kurtso berria bihar hasiko da. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Mendaron ere, beste hainbat tokitan bezala bihar osteguna, hezkuntza publikoan ikasten duten ume eta gazteak berriro ikastetxeetara bueltau beharko dira. Hauei ere bukatu zaizkie San Juan bezpera inguruan harturiko oporrak .

Mendaro Ikastolako haurrak goizeko 9:00etan hasiko dira eta aurtengo kurtso honetan bai haur eskolako umeak eta baita lehen hezkuntzakoak ere eskolara ordu berdinean sartu beharko dira .

Bigarren hezkuntzako ikasleak ere, kurtso hasieraren lehen eguna bihar izango dute baina biharkoa, aurkezpen eguna izango da. Maila bakoitzeko ikasleak ordutegi desberdinetan sartuko dira. Lehen mailakoak, goizeko 9:30erako joan beharko dira, bigarren mailakoak 10:00etarako, hirugarren mailakoak 10:30erako eta Zig gela gehi 4. mailakoak 11:00etarako. Autobus zerbitzua bihartik aurrera martxan hasiko da, 9:15ean estazio paretik irtengo da eta itzulera ordua 12:00etan da. Elgoibarko institutotik Mendarora etortzeko autobusa, institutoko sarrera nagusiko ate ondoan hartu behar da.

Batxillergo ikasleak eta Heziketa Zikloak hasiko dituzten ikasleek ere, bihar izango dute ikasturte berriko hasiera eta guzti hauek goizeko 8:00etan izango dute sarrera.

Fotos

Vídeos