Igandean, Toloño mendira irteera eta ondoren upategi batean bisita eta dastaketa

Toloñora igoera prestatu dute iganderako Burumendikoek./
Toloñora igoera prestatu dute iganderako Burumendikoek.

Burumendi mendi taldeak antolatuta, bihar amaitzen da izena emateko epea

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Burumendi mendi taldeak hurrengo iganderako prestatu duen mendi irteerak osagai guztiak ditu berarekin, izan ere ohiko mendi irteeraz gain ardo soto bat ere bisitatuko baitute. Mendi ibilaldiari dagokionez, San Gines-Peña León (1.223 metro)-Toloño (1.271 metro) -San Gines ibilaldia burutuko dute lehenik, guztira 9,7 kilometroko luzaera duena eta 3,5 ordutan egitea aurre ikusten dute.

Irteera goizeko 7:10ean izango da Txanbolin biribilgunetik, eta Errioxako Bastidara iritsi bezain laster hasiko dira ibilaldiarekin.

Bukaeran ordea, Gontes ardo bodega bisitatuko dute, eta ardo desberdinez gain mokadu txikiren bat ere izango dute. Bazkaria, ordea, bakoitzak etxetik eraman beharko du.

Markina-Xemein, Lekeitio, Berriatua, Ondarroa eta Debako mendizaleekin batera egingo duten irteeran parte hartzeko, 12 euro ordainduko dute bidaia egin nahi dutenek, eta bidaia eta bisita egin nahi dutenek berriz 25 euro ordainduko dute. Urriaren 15ean izango den irteeran parte hartu nahi dutenek, bihar izango dute izena emateko azken eguna, horretarako 'Aparra' jantzi dendara joan beharko dutelarik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos