Hiru obra labur eskaniko dituzte gaur Goizeko Izarra taldekoek Zabielen

Goizeko Izarra taldea Zabiel kultur etxean izango da gaur./
Goizeko Izarra taldea Zabiel kultur etxean izango da gaur.

Arratsaldeko 19:00etan izango dira emanaldiak 'Antzerkiaz Blai' ekimenaren baitan

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Aurtengo 'Antzerkiaz Blai' jardunaldia bere erdi lanetara iritsiko da gaurko emanaldiekin, baina oraindik beste hainbeste gelditzen da ikusteke; eta hasteko gaur bertan, 19:00etan, 'Goizeko Izarra' antzerki taldeak hiru obra laur eskainiko ditu Zabiel kultur etxeko ganbaran. 'Ixildu zaitez eta alde hemendik', 'Hau kuxidadea' eta 'Maixtrianeko zorrixak eta Sanmieleko ardixak' dira hiru obra horien izenburuak eta hirurek ere gaur egun pilpilean dauden gaiak jorratzen dituzte. Ikusleei jakinarazi 14 urtetik gorakoentzat espreski prestatutako obrak direla eta sarrera doan izango dela.

Hurrengo zita berriz ostegunean, San Andres egunez izango da 10:00etan. Kasu horretan Akelarre taldekoak arituko dira eta emanaldia bereziki ikastetxeetako haurren-tzat izango da Zabielen baita. 'Aurkezpena', 'Non dago festa?' 'Eta zuk zer duzu?' eta 'Artista famili bat' obrak dira eskaniko dituztenak Marisa Martinezek zuzentzen duen kolektiboak. Obra horiek, hurrengo larunbatean, abenduaren 2an, 21:00etan eskainiko dira publiko guztiarentzat Zabielen bertan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos