Hiru eguneko egitaraua Soraluzeko aratosteetan

Bihar, etzi eta asteartean izango dira

NEREA ISASTI SORALUZE.

Euskal aratosteetako dantzak, mozorro lehiaketa eta haurren dantza erakustaldia dira ostiral, larunbat eta astearterako prestatutako jai-egitarauan jaso diren ekitaldietako batzuk. Ohiturari jarraituz, eta azken urteetako moduko egitarauarekin, ostiral, larunbat eta asteartean ospatuko dituzte soraluzetarrek aurtengoan ere aratoste jaiak.

Hasteko, bihar, ostirala, Euskal Aratosteak ospatuko dira. Ordubi t'erdietan argazki maratoia egingo dute ikastetxean. Ondoren, arratsaldeko 15:15ean, Kalejira, herrigunean. Baina ospakizuna ez da hor amaituko, zeren lauretatik aurrera, kiroldegian jarraituko du. Dantza-ikuskizuna eta txokolate-janarekin. 17:30ean, Dantzaldia egongo da, 'Obaneuke' taldearekin, Plaza Zaharreko karpan. Azkenik, 18:30ean, aratoste-dantzak izango dira ikusgai Urrats Dantza Taldearen eskutik, herrigunean. Euria balitz, kalejira suspenditu eta dantza-ikuskizuna ikastetxean egingo litzateke.

Aratosteetako egitarauarekin jarraituz, lalarunbatean 12:00etan, Photocallaren irekiera egingo da. Ordu horretan baita ere 'Baralde' txaranga ibiliko da, herrigunean. Eta 18:00etatik aurrera, dantzaldia 'Lisker' taldearekin, karpan.

Amaitzeko, asteartean arratsaldeko 17:30etik aurrera, dantza-erakustaldia egongo da, kiroldegian. Seietan, Soraluzeko gaiteroak eta buruhandiak, herrigunean. Ondoren dantzaldia, 'Joselu Anaiak' taldearekin, karpan.

Eta, amaitzeko, arratsaldeko zor-tzietan, Mozorro lehiaketako sari-banaketa, karpan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos