Herriko edadetuenak protagonista izan ziren Ama Birjinaren egunean

Argazkira hurbildu ziren aiton-amonak eta atzo omendu ziren Jesus Furundarena eta Eulogi Ulazia. / GORRITIBEREA
Argazkira hurbildu ziren aiton-amonak eta atzo omendu ziren Jesus Furundarena eta Eulogi Ulazia. / GORRITIBEREA

Eulogi Ulazia eta Jesus Furundarena izan ziren omenduak

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Mutrikuk gordetzen ditu ohitura sendo batzuk, eta horietariko bat da abuztuko Ama Birjinaren egunez 70 urtetik gorako edadetuenak omentzea. Duela 44 urte hasitako ekimena hor mantentzen da, eta atzo ikusitakoari urtetan eutsi beharko litzaioke gainera. Goizeko 11:00etan, meza nagusia izan zen Parrokian Pello Mari Segurola apaiza buru zela, bertan Laxao Astigarragak zenbait bertso eskaini zituen jaun hartze garaian. Ondoren, beraien krabelin gorria jarriaz, aiton-amonak parrokiko eskaileratan jarri ziren ohiko argazkia ateratzeko, eta segidan Ametza aurrean omenaldi beroa eskaini zitzaien. Aurtengoan omenduak, 1919ko ekainaren 18an jaio eta 98 urte bete dituen Eulogi Ulazia eta 1924ko azaroaren 18an jaio eta hiru hilabete barru 93 urte beteko dituen Jesus Furundarena izan ziren, baina omenaldia guztiei luzatu zitzaien hauen bidez. Aurkezpen hitzen ondoren, Laxao Astigarragak ospatzen zen ekimenari hiru bertso eskaini zizkion, ondoren bi omenduei lora sorta eskaini zien Aurora Manterola eta Pedro Mari Jimenok, Jose Angel Lizardi alkateak bi ordulari eskaini zien baita omenduei eta Elena Cebrian kultura zinegotziak, txapela jarri zion Jesusi eta painueloa Eulogiri. Segidan heldu ziren omenduei zuzendutako bertsoak, eta azkenik ekimena martxan jarri zuen Jontxu Elordi eta urteetan egun honetan kantari izan zen Jon Azpillaga izan zituen gogoan Laxao Astigarragak lau bertso hunkigarri eskainiz. Gogoratu behar da aurten zendu den Jon Azpillagak bere ibilbide luzeko azken bertsoak joan zen urteko omenaldian kantatu zituela atzo bezalako egun batez. Azkenik argazkia atera eta ondoren mokadu txiki bat eskaini zitzaien guztiei udaletxeko sarreran.

Herri kirolak ondarroan

Mutrikuko Sokatira Taldekoek herri kirol erakusketa berri bat eskainiko dute Ondarroako Andramari jaietan. Arratsaldeko 18:00etan frontoian hasiko den jaialdian denetatik izango dute; harrijasotzaileak, txokor biltzaileak, aizkolariak, trontzalariak, ingude jaso-tzaileak, txingak eta Gipuzkoako Orga Txapelketa besteak beste.

'Buscando a Dory'

Dentro de la programación del cine al aire libre, hoy miércoles a las 22.00 horas, se proyectará en la plaza Zabiel, el film 'Buscando a Dory'.

Fotos

Vídeos