Herriarteko zesta txapelketa

Gipuzkoako txapeldunak.
Gipuzkoako txapeldunak.

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Goiza igarotzeko aukera faltarik ez da izango, izan ere Mutriku izan zen Gipuzkoako Herriarteko zesta txapelduna, eta Gernika Bizkaikoa. Bakoitzak beste herrialdeetakoen aurka jokatu dute jada eta finala gaur izango da 11:00etatik aurrera Miruaitz frontoian. Gainera ETBk grabatuko ditu finaleko hiru partidak eta bihar eskainiko dituzte bere laugarren kanalaren bitartez. Mutrikutik jokatuko dutenak hauek izango dira; kadeteetan, Zuhaitz Arrillaga eta Aratz Mendizabal; jubeniletan, Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidor eta seniorretan, Aitor Manzisidor eta Aitor Andonegi. Lehen partida 30 tantotara jokatuko da eta beste biak 35 tantotara. Partidak amaitu ondoren sari banaketa burutuko da.

Fotos

Vídeos