Herri kirol desafioa Galdona auzoko Pazko txiki eguneko jaietan

Mañukorta eta Zeberio bertsolariak Galdonan izango dira bihar./
Mañukorta eta Zeberio bertsolariak Galdonan izango dira bihar.

Eguerdiko 12:00etan, meza eta bertsolariak izango dira

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Debabarrena zein Lea Artibai eskualdeetako herritarrak biltzen dituen Galdona auzoko Pazko Txiki eguneko jaiak, herri kirol desafioa izango dute bihar astelehenez, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Ugaitz Mugertza batetik eta Aratz Mugertza eta Aimar Aierbek bestetik, 6 kanaerdiko ebaki beharko dituzte eta ondoren 2 kilometro saltaka egin. Jaialdian lehenik, Josu Urbieta harrijasotzaileak erakustaldia egingo du hiru harri desberdinekin. Ondoren etorriko da desafioa eta bukatzeko Gorritiren saio berezia izango da; poniak, oilarrak eta zezen txikiak izango bai dira txiki guztien gozagarri. Bukatzeko arkumearen zozketa burutuko da. Biharko jaiak ordea, eguerdiko 12:00etan hasiko dira, ordu horretan meza izango da lehenik Txomin Zabaleta erretorea buru dela, eta ondoren Mañukorta eta Zeberio bertsolarien saioa izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos