Herri bideo proiekzio arrakastatsua

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Ostegun gauean, Herri Txiki Infernu Handi grabazioaren, Herri Bideo Proiekzioa izan zen eta nahiz eta hotz handia egin, emanaldia ikusteko aitzakiaz frontoia bete egin zen. Emanaldian, herriko jendeari eginiko elkarrizketa desberdinak ikusi ziren eta askok, sorpresa bat baino gehaiago eraman omen zuen. Gainera, Sebastian Lizasoren bertsoak eta Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxagaren aurkezpenek, bi orduko iraupena izan zuen proiek-zioak, denbora, oso azkar joatea eragin zuten.

Hemendik hilabete batzutara, urtarrila aldera, EITB 1ean 'Mendaro, Herri txiki Infernu handi' ikusteko aukera izango da.

Eskubaloi partidak

Gaur goizean zehar, Ikastolako jolastokian, goizeko 9.30ean hasi eta eguerdiko 13:00ak arte, Minieskubaloiko 5 partida desberdin jokatuko dira. Partida hauek eskola kiroleko programaren barruan daude eta bertan herriko neska eta mutilak, Deba eta Mutrikutik etorriko diren taldeen aurka harituko dira. Gaurkoan, Mendaro Ikastolako benjamin eta alebin nesketako talde guztiak etxean jokatuko dute eta baita Alebin mutiletako beste talde batek ere. Kanpora, zehazki Debako kiroldegian, benjamin mutiletako bi taldeak jokatuko dute eta alebin mutiletako beste talde batek, Mutrikuko kiroldegian jokatuko du mutrikuarren aurka.

Esku Pelota partidak

Arratsaldelo 17:00etatik aurrera, Herriko frontoian Gipuzkoa pilota txapelketako partidak izango dira ikusgai. Gaurkoan, 3 partidu jokatuko dira, Mendarotarrak elkarren aurka ibili beharko dira, baina baita Elgoibar eta Eibartik etorriko diren beste bi aurkarien kontra ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos