Herentzia eta testamentuak hizpide bihar

DV MUTRIKU.

Mubae, Mutrikuko Baserritarren Elkarteak antolaturik, bihar, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, hitzaldi interesgarri bat izango da Ondabarron inauguratu berria duten lokalean. 'Herentzia eta testamentuen legedi berria' eta 'Baserriko lurren transmisoa' izango dute hizbide, eta horretarako Maite Aristegi abokatua izango dute hizlari. Baserritarrez gain, hitzaldirako gonbitea nahi duten guztiei luzatzen zaie, izan ere gaiak egunekotasun handia baitu eta gainera era horretan lokal berria bisitatu ahal izango dute bertaratzen direnek.

Gogoratu gainera, Maite Aristegi guztiz jantzia dagoela gai hauekiko, beraz edozein zalantza argitzeko prest egongo da beti ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos