200 haurrek hartuko dute parte Eskola Kirolan aurten

Primeran pasatzen dute kirola egiten eta lagunekin jolasten. / ARGAZKIAK SALEGI
Primeran pasatzen dute kirola egiten eta lagunekin jolasten. / ARGAZKIAK SALEGI

Alebineko zortzi talde sortu dira eta benjamineko zazpi

ANDER SALEGI DEBA.

Udalak urtero bezala, urriaren hasieran eskola kirola egitasmoa abian jartzen du ume eta gazteek kirola egiteko intentzioarekin. Ideia honek, urte asko daramatza herrian eta ikasturte bakoitzean ikasle askok parte hartzen dute ekimen honetan. Ekintza honi esker kirol eta joku ezberdinak ikasteko aukera dute Luzaroko ikasleek, eta aldi berean kirola egiten den bitartean euskara bultzatu eta lagunekin denbora paregabea igarotzeko aukera eskaintzen du ekintza honek..

Aurtengo Eskola Kiroleko ikasturtea, urriaren 2an hasi zen eta maiatzean amaitutzat emango da. Oraingoan 200 (pasa den urtean baino 50 ikasle gutxiago) ikaslek hartuko dute parte, denak Luzaro ikastetxean egiten dituzte ikasketak. Lehen Hezkuntzan 14 gazte, bigarren hezkuntzan 35, hirugarren hezkuntzan berdin, laugarren hezkuntzan 34, bosgarren hezkuntzan 44 eta seigarren hezkuntzan 38. Ikasle gutxiago egotearen arrazoietako bat, aurten Mendatako ikaslerik ez egotea da. Irakaslea iazkoa mantentzen da Borja Malabe arituko da kirol anitzean. Hauetaz gain, beste pertsona batzuk lagunduko diete beste jarduerekin, adibidez, esku pilotan.

Urtean zehar egingo diren kirolak pasa den urteetan mantendutako gidoi berdina jarraituko dute benjamin eta alebin mailetan. Hiru kirol kolektibo landuko dira, saskibaloia, eskubaloia, futbola eta beste kirol batzuen ezaugarriak ikasiko dituzte umeek.

Teniseko klaseak maila eta adin guztietara zuzenduta( txiki-tenis, hastapena, hobekuntza, lehiaketa eta nagusiak)egongo dira, inskripzioak eta informazio gehiago 615 583 962 telefonoan, baina aurten, iaz bezala ez da sartuko eskola kirolako programan, beste alde batetik, esku pilota astean behin Itziarren eta Deban eskainiko da. Eskola Kiroleko ekintzak udal polikiroldegian egiten dira, beheko kantxa erabiltzen dute kirol desberdinak egiteko. Pasa den urtean nobedadea gisa Itziarren eskola kiroleko klaseak ematen hasi ziren, aurten mantendu egingo dira eta astearte eta asteazkenetan 12 ikaslek primeran pasatzeko aukera izango dute kirolarekin.

Egitasmo honekin batera lehiaketak antolatzen dira Mendaro eta Mutrikuko eskolekin batera. Jardunaldi hauek larunbatero ospatzen dira eta datorren aste bukaeran martxan jarriko dira. Ekintza hau burutzeko haurrak taldeetan banatzen dira kategorien arabera. Urte honetan guztira 15 talde sortu dira (iaz baino bost talde gehiago), zazpi benjamin mailan eta zortzi alebinetan. Era berean, mutilak eta neskak bakoitzak bere taldea du, ez dira mistoak. Benjamin arloan bost talde antolatu dira mutilekin, Arriola, Artzabal, Elorrixa, Endoia eta Lastur; eta bi neskekin Mendata eta Sakoneta. Alebinetan, aldiz, bost talde mutiletan eta hiru nesketan.

Polentzi Markiegi

Gaur eguerdiko hamabietan Polentzi Markiegi eta gudari guztiei eskainitako oroigarrian (alamedan) ekitaldi instituzionala egingo da. Bertan Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak egongo dira. Gaurko egunean, orain dela laurogei urte Polentzi Markiegi debako alkatea fusilatua izan zen Santoñan.

Fotos

Vídeos