Haur krosa egin zen Mendarozabal auzoan

Urduritasuna nagusi izan zen parte-hartzaileen artean. /  ZABALA
Urduritasuna nagusi izan zen parte-hartzaileen artean. / ZABALA

90 haur inguruk hartu zuten parte Mendaroko Txirrindulari elkarteak antolatzen duen kirol ekintza honetan

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Larunbatean, Gabonetako Haur krosa jokatu zen Mendarozabal auzoan. Arratsaldeko 18:00etan, VI. edizioari hasiera eman zitzaion eta guztira 90 haur inguruk hartu zuten parte. Mendaroko Txirrindulari elkarteak antolatzen duen kirol ekintza bat da eta batez ere giro ez lehiakor batean partehartzea bultzatzea nahi da. Izan ere ez dago irabazlerik, irabazleak parte-hartzaile guztiak dira, bukaeran denek baitaukate domina eta txutxe zorro bat eta bat baino gehiago izan ziren, elkarri eskua emanda sartu zirenak helmugara.

Krosean, herriko haurrek eta Elgoibartik etorritakoek hartu zuten parte eta umeen poza eta algarak, gehi guraso eta aitona-amonen animo eta txaloak, beste behin batean lagun arteko giro alaia sor-tzen lagundu zuten.

La Coral, en el centro de día

Uno de los valores de la navidad es la de «compartir» y por ello, nuevamente la Coral de la iglesia de Mendaro acudió en el día de ayer al centro de día. Parte del grupo que se acercó al centro ofreció un pequeño recital de canciones de navidad a modo de felicitación. Con este gesto la coral comparte su saber hacer con las personas dependientes que acuden diarimente al centro , buscado que el significado de la Navidad llegue a cada una de ellas.

Gabonetako opor ekintzak

Gaur arratsaldeko 17:00etan eta 19:00etan San Agustin kultura aretoan, Sun Magoraren magia saioak ikusteko aukera izango da, Udalak, opor hauetarako antolatu duen kultur egitarauaren barruan. Bihar, dohainik, Ikastolako jolastokian, koltxonetak eta bestelako haur jolasak izango dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos