Hasi dira idi probak Euskal Jolasen

Mendiola idi parea. /  A.S.
Mendiola idi parea. / A.S.

13 idi parek hartuko dute parte aurtengo edizioan

A.S. DEBA.

2018ko lehenengo egunean hasiera eman zioten 42. Debako urteberriko idi probei. 13 idi pare lehiatuko dira guztira. Lau saio egongo dira hilaren 8ra arte. Probak Euskal Jolas pilotalekuko probalekuan egingo dira, aurten erabat estalita egongo da, karpa batekin. Pisaketak frogaren egun berean goizeko 10:00etan egingo dira.

Astelehenean hasi ziren probak kintopekoekin. Mendiolak 42 plaza 3 zinta 5 metro eta 95 zentimetro egin zituen. Iñaki Lopategiren idiak ez ziren fin ibili eta 34 plaza 2 metro eta 20 zentimetro egin zituzten, are okerrago ibili ziren Patxi Illarretaren idiak, 22 plaza 2 zinta 3 metro eta 55 zentimetro soilik egin zituzten. Azkenean Igorren idiak garaile atera ziren kintopekoetan eta mantak Errezilera joan ziren. Gaur 21:00etan Andrakas, Lopiortu eta Arzadun ibiliko dira.

Larunbatean ordu berdinean, Motxo, Txomin Renteria, Txokolate eta Patxi Illarreta egongo dira. Azkenengo eguenean, hilak 8 gaueko bederatzietatik aurrera Kamiñoko, Iñaki Lopategi eta Olatzar ibiliko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos