Gure Balioak Sarirako hautagaien proposamena jasotzeko epea zabaldu da

Nerea del Campo e Iker Aldazabal.
Nerea del Campo e Iker Aldazabal. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Debegesa Garapen Agentziak sustatu eta antolatzen du Gure Balioak Saria; Debabarreneko eskualdean giza balioen sustapenean nabarmendu den pertsona edo entitateen jarduna publikoki aitortzea du xede. Sari honek indartu eta sustatu nahi dituen oinarrizko balioak integritatea, errespetua, ekintzailetza eta lankide-tza-elkarlana dira.

Sariduna hautatzeko proposamenak bidaltzeko epea uztailaren 16an amaituko da. Debabarreneko herritar orok izango du aukera nahi duen hautagaia proposatzeko, baita erakundeek, enpresek eta gizataldeek ere.

Proposamenak egiterako orduan, hautagaiek zenbait baldin-tza behar dituzte: Debabarrenean jaioak izan behar dute edota euren lan ibilbidea eskualdean garatu izana eskatuko zaie; eskualdearekin lotura izan behar dute; eta, balioetan oinarritutako ibilbidea edo jarduera erakutsi behar dute.

Sariaren gaineko xehetasun guztiak, oinarriak eta hautagaia aurkezteko bete beharreko orria debegesa.eus webgunean eskura daitezke. Orria bete ondoren, balioak@debegesa.eus helbidera bidali behar da.

Jasotako proposamen guztiak epaimahaiak aztertuko ditu, unibertsitate, enpresa, kultura eta gizarte arloetan diharduten 9 lagunek osatua. Gure Balioak Sariaren banaketa ekitaldi berri honek 8. edizioa beteko du eta aurten, sari banaketa Mendaron egingo da, urrian.

Saridunak Juan Luis Baroja Collet artistaren eskultura bat jasoko du, sari honetarako bereziki diseinatua.

Aurreko saridunak

2010az geroztik banatzen du Debegesa garapen agentziak Gure Balioak Saria, Debabarreneko eskualdean giza balioak indartzeko eta sustatzeko helburuarekin eskualde lehiakor eta jasangarri bat lor-tzeko bidean beharrezko direla iri-tzita.

Temas

Mendaro

Fotos

Vídeos