Gure Balioak saria Mendaron banatu zen

AMAGOIA ZABLA MENDARO.

Pasa den ostegunean, hilak 9an, Mendaroko San Agustin Kulturgunean Felix Etxeberria elgoibartarrak jaso zuen, Gure Balioak Saria 2017. Ekitaldia, Debegesa Garapen Agentzia, Mendaroko Udala eta Danobat Group enpresaren laguntzarekin antolatu zen.

Ekitaldi hunkigarri horretan, Felix Etxeberriak bere bizitza osoan azaldu duen izaera ekin- tzaileagatik, bizitza eta ibilbide profesionalean xede hartu dituen helburuak lortze aldera hainbeste lagunen lankidetza eta talentua erakartzeko, motibatzeko eta inplikatzeko gaitasuna erakusteagatik eta beti euskara eta euskal kultura ardatz izan dituelako, jaso zuen aurtengo Gure Balioak saria.

Izan ere, Elgoibarko alfabeta-tze eta euskalduntzearen, Ikastolaren eta Elgoibarko Izarra Kultur Elkartearen sorreran eta garapenean «arima eta motorra» izan da Felix Etxeberria; gainera, Danobat kooperatibaren sorreran ezinbesteko rola izan zuen eta, bertan lanean ari zela, Etxepe lantegia eratu zuen.

Oraindik ere, 90 urterekin lanean jarraitzen du, aurtengo Korrikan ere lekukoa eraman zuen eta azken urteotan buru-belarri aritu da Elgoibar 1936 elkartearen aholkulari eta laguntzaile lanetan, memoria historikoa berreskura-tzeko gerra garaiko kontuak bildu, argitu eta gizarteratzen.

Epaimahaiak Felix Etxeberriaren figura azpimarratu zuen «euskalgintzaren eta herrigintzaren erreferente gisa», ez soilik Elgoibarren edota Debabarrenean, baita eskualdetik kanpo ere, «etengabeko konpromisoa eta ahalegina eta erabateko dedikazioa erakutsiz, beti ere musu-truk eta eskuzabaltasunez jokatuz».

Felix Etxeberria Gure Balioak Saria jaso duen zortzigarren pertsona da, 2010. urtean Debegesa garapen agentziaren ekimenez eratu zenetik. Sari honek Debabarrenean giza balioen sustapenean nabarmendu den pertsona publikoki aitortzea du helburu

Felix Etxeberriak iaz errekonozimendu hauxe bera eskuratu zuen Nerea del Camporen eskutik jaso zuen saria, Juan Luis Baroja Collet Debabarreneko artistaren brontzezko artelan bat, 'Balioen artikulazioa' deritzona. Esker oneko hitzak izan zituen Etxeberriak saria jaso ostean eta, lagunak gogora ekartzeaz gainera, Loli Canales emazteari eskaini zion bereziki saria.

Ekitaldian kirolaren balioez hi-tzaldia eskaini zuen Maite Maiora mendi korrikalari mendaroarrak , 2017ko mendi lasterkari osoena izendatu berri dutenak. Musikak ere bere tokia izan zuen. Juan, Nerea eta Maddi Arriola aita-alaben eskutik, gitarra eta biolin doinuek eman zioten hasiera eta amaiera ekitaldiari.

Arno bilera

Bihar astelehena, arratsaldeko 18:30ean, Arno Guraso Elkartearen ohiko batzarra ospatuko da Udaletxeko Udalbatza aretoan. Hainbat gai landuko dira, besteak beste, ikasturtean zehar antolatuko dituzten ekintzak, aurrekontuak etab.

Ipuin idazte tailerra

Gaur arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Udal liburutegian, euskal ipuin idazketa tailerra ospatuko da Peru Magdalenaren eskutik. Udaltxeko Kultura sailak antolatu duen ekintza bat da eta 'Zubigazte' izeneko zerbitzuaren barnean eskainiko da.

Fotos

Vídeos