Borrar
Plaza gehien egiten dituenak irabaziko du froga. A.Z.
Gizakia edo animalia?

Gizakia edo animalia?

Gaur hasiko dute Giza-proba mixto taldekoek, erakusketa garaia eta Koateiko astoaren aurka lehiatuko dira

AMAGOIA ZABALA

MENDARO.

Sábado, 12 de mayo 2018, 00:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

San Isidro jaixak direla era, Madarixa auzoan egun horrekin lotuta jaixak antolatu dituzte eta azken urteetan ohi den bezala, Mendaroko giza-proba mixto taldekoak bertan izango dira. Gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrera Koateiko astoaren aurka, gizakiak eta animalia aurrez aurre jarriko dira, nor zein baino indar-tsuagoa den erakusteko asmoz.

Udaberri hasierarekin batera, herriko giza-probetako taldeak beraien entrenamendu saioekin hasten dira, herrietako jai ugari izaten direnez udaberri uda sasoian, giza-probetako taldeek erakustaldi garaia hasten dute eta toki askotara joan behar izaten dute. Aurtengo denboraldian erakustaldi ugari omen dauzkate eta taldeko zuzendariak esan duenez, batez ere talde mistoa da demanda gehien jasotzen duena. Izan ere inoiz baino indartsuago daude berdintasunaren aldeko ekintzak eta kirol honetan berdintasuna aldarrikatzen delako baita ere, udaletxe eta jai batzorde askotik Tope Natxion taldeari, batez ere, giza-probetako talde mistoaren eskaera egiten diote.

Hitzaldia

Hilaren 14ean, hau da, datorren astelehenean Gipuzkoako ikasleen gurasoen federazioarekin elkarlanean, ARNO guraso elkarteak, beste hitzaldi bat antolatu du. Oraingoan, Teknologia berriak eta sare sozialak izango dira aztergai.

Gurasoak dituzten zalantzak argitzeko eta informazioa jasotzeko hainbat gai landuko dira; segurtasuna, teknologia, berrien eginkizuna, adikzioak eta menpekotasuna, besteak beste. Hitzaldia, udale-txeko areto nagusian izango da, arratsaldeko 17:30ean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios