Giza katea festa giroan ospatzea espero da

Eukene, Nekane eta Jaione, ostiraleko saretze mahaian. /  A.Z.
Eukene, Nekane eta Jaione, ostiraleko saretze mahaian. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Biharko eguna, ekaina 10, Giza Katea, gure herritik igaroko da eta horrek kanpotik jende asko ekarriko du. Ostegunean Gure Esku batzordekoek, herri bilera bat antolatu zuten eta bertan, biharko egunerako espero den «mugimenduaz» hitz egin zuten besteak beste. Autobus asko, kotxeak, karabanak... denetik omen dator gure herrira. Tolosa aldeko herri txikietatik etorriko dira, izan ere hainbat km. bete behar baitituzte Deba eta Elgoibar tarteko zatietan. Txarangak, trikitilariak, sagardo kupelak, buruhandiak.... demaseko festa antolaketarekin omen datoz.

Mendarok, 60garren km bete behar du eta horretarako 500 pertsona eskatzen dira, erronka itzala da, gure herria oso txikia delako, baina Mendaroarrak harro daude, azken daten arabera, 340 pertsonek eman bait dute izena eta oraindik, parte hartzea nahi dutenek izena emateko aukera izango dute. Bihar bertan goizeko lehen orduetan, herriko enparantzan mahaia jarriko da eta izena emateaz gain, kamisetak ere eros ahal izango dira.

Giza Katean parte hartu behar dutenek, goizeko 11ak alderako zubi aldera hurbiltzeko mezua zabaldu dute. Pertsona nagusiei erreztazunak eman ahal izateko eta tokiak antolatzen hasteko asmoz. Giza katearen inguruan, lan asko dago eta Gure Eskuko batzorkideek , lanerako, bolondresen beharra luzatu zuten eta goraipatzekoa da, herriak eman duen erantzuna, izan ere jende asko hurbildu da lanereko prest eta talde ani-tzak sortu dira. Goizean goiz hasiko den festa giroa egun osoan zehar luzatuko da, eguerdian herri bazkaria antolatu delako eta bazkal osterako dantzak, bertsoak, musika.... izango ditugulako Herri enparantza aldean.

Rock kontzertua

Gaur arratsaldeko 20:00etan, Aitz Beltz tabernaren kanpoaldean, Melissa &teh Jacks taldeak 80 hamarkadako rock doinuak joko dituzte.

Ikastola eguna

Gaurkoan ere, Ikastola eguna ospatuko da eta egun guztian zehar hainbat ekintza desberdin izango dituzte; Jolasak, tailerrak, bazkaria, musika etab.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos