Gitarra ikastaroa gaur

Keu Agirretxea. /  A.G.
Keu Agirretxea. / A.G.

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Keu Agirretxea gitarrista ondarrutarrak eskainirik, gaur goizeko 11:00etan, Mutrikuko Gaztetxian, ikastaro bat gauzatuko da. Mutrikuko Rock Kolektiboak antolatu du zita eta doan izango da, beraz nahi duen guztia joan daiteke bertara.

Gitarra elektrikoa, akustikoa, praktika, soinua, inprobisazioa, grabazioa, teknika, denetatik izango du gaurko egonaldiak.

Merkatu txikia

Hileko bigarren larunbata izanik, gaur urteko azken Merkatu Txikia izango da Beheko Plazan goizeko 9:00etatik 14:00ak bitartean. Iratxe lorak, Ibiri, Antia, Ekoalboraz, Goienetxe, Sagarmiña, Ondare eta Julian Villena izango dira postuak jarriko dituztenak. Pizza tailerra ere izango da eta ohiko otarraren zozketa 13:30ean.

Fotos

Vídeos