Giro ezin hobean, bukatu ziren aurtengo Santana jaixak

Egun oso konpletoak izan dira eta atzokoa askorentzat egun potoloenetariko bat.
Egun oso konpletoak izan dira eta atzokoa askorentzat egun potoloenetariko bat. / ZABALA

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Atzo Santana egunarekin, aurtengo herri jaiak bukatu ziren. 5 jai egun eta gero, asko izango dira gaur atseden eguna hartuko dutenek. Izan ere, egun oso konpletoak izan dira eta atzoko eguna askoren-tzat egun potoloenetariko bat izaten da. Santanako ermita ondoan dagoen zelaitxoa aurten ere txiki geratu zen eta bertan ospatzen den erromeriak jende asko elkartu zuen. Bertsolariak, trikitilariak eta txakoliñak bereak egin zituzten eta herrian zehar zabaldu zen festa, urtero bezala, oraingoan ere handia izan zen.

Arratsaldean Gipuzkoa I. mailako aizkolari finalak, kanpotar ugari ekarri zituen, gainera Jose Mari Olasagasti omendua izan zen eta guzti horrek, frontoia jendez gainezka egotea ekarri zuen.

Joselu Anaiak ere ez ziren makal ibili eta herrian zegoen giro bikainari plus bat gaineratu zioten. 22:30etan, berriro Katasorgin agertu zen, baina oraingo honetan larunbatean ekin zion bidearen aurkakoa egin zuen eta hantxe, udaletxeko teilatu gainean azken su artifizialen artean beste urte baterako bere gotorlekuan sartu zuten. Askok pena handiz agurtu zuten Katasorgin eta aurtengo Santana jai zabal hauek.

Bestalde, gaur 14:00etan, buka-tzen da Udal liburutegi kudeaketa zuzenaren teknikari zerbitzurako eskaintzen den postuaren epea. Informazio guztia, udaletxeko web orrian agertzen da.

Fotos

Vídeos