Giro ederra eta eguraldia lagun San Martzialgo jaietan

Jende ugari elkartu zen festetako bazkari herrikoian.
Jende ugari elkartu zen festetako bazkari herrikoian. / N.I.

Hainbat ekitaldi ospatu dira: mendi buelta, txapel jaurtiketa, musika emanaldiak eta bazkari herrikoia

NEREA ISASTI SORALUZE.

Primeran joan dira aurten San Martzial auzoko jaiak, eguraldi onarekin, gainera. Parte hartze zabala izan dute eta giroa oso ona izan da.

Larunbat goizean mendi buelta egin zuten guraso eta haurrek, berrogei bat lagun guztira. Arratsaldean jolasean ibili ziren. Ondoren txapel jaurtiketa ikustera jende ugari hurbildu zen, baita oihaleko ikuskizunera eta musika emanaldira ere.

Igandean, berriz, bazkari herrikoia giro ezin hobean burutu zen eta plaza bete egin zen zezentxoekin.

Dolmenen ibilbidea

Igandean Dolmenen ibilbidea ezagutzeko bisita gidatua eskainiko da, euskaraz. Parte hartzeko, aurrez izena eman behar da, Debegesara deitzen (943820110).

Fotos

Vídeos