Giro bikaina San Andres auzoko azokan

Ardi latxak ikusteko aukera egon zen. / ARGAZKIAK ISASTI

NEREA ISASTI SORALUZE.

Aurrera doaz San Andres auzoko jaiak eta atzoko egitarauan azoka izan zen nagusi. Goizeko hamarretatik ordu biak arte, denetik egon zen ikusgai.

Alde batetik, auzoko ganaduen erakusketa. Txerriak, pottokak, zaldiak, antzarrak, ardiak eta behiak, besteak beste.

Erremintak ere zeuden, arotz eta baserri lanetarako. Barazkiak, ogia eta lorak ere ez ziren falta.

Giroa alaitzen, Iñaki Murua eta Millan Telleria bertsolariak eta Unai eta Enaitz trikitilariak. Giro ezin hobea egon zen.

Iñaki Ruiz

Gaur, egitarauan, Iñaki Ruiz mendi lasterketa dago goizeko hamarretan. Eguerdian, meza. Arratsaldez, zezentxo eta poniak eta bola txapelketa.

Fotos

Vídeos