Gipuzkoa-Lapurdi, zesta partidak gaur Miruaitzen

Gaur Lapurdikoen aurka jokatuko duten hiru bikoteek. /  GORRITIBEREA
Gaur Lapurdikoen aurka jokatuko duten hiru bikoteek. / GORRITIBEREA

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Urteari amaiera emateko, Euskal Herriko Pilota Federazioak, Ligako txapeldunak eta Gipuzkoako txapeldunak gurutzatzen ditu, ondorioz partida oso interesgarriak gertatzen direlarik. Jaialdi hori gaur jokatuko da Miruaitz frontoian, arratsaldeko 16:30etik aurrera. Gipuzkoa eta Lapurdi lehiaka izango da gaur; kadetetan, Zumaiako Luken eta Hondarribiako Sagarzazu, Donibane Lohitzuneko Luzean eskolako bikotearen aurka neurtuko dira 30 tantotara. Jubeniletan, Zuhaitz Arrillaga eta Aratz Mendizabal mutrikuarrak, Miarritzeko BAC eskolakoen aurka. Bigarren mailako nagusietan, Aitor Andonegi eta Xabier Arrizabalaga mutrikuarrak, Donibane Lohitzeko Luzean eskolakoek aurka eta azkenik, lehen mailako nagusietan, Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidor mutrikuarrak, Bidart-eko Kostakua eskolakoen aurka. Hiru partida hauek 35 tantotara jokatuko dira, bukaeran trofeo banaketa burutuko da eta azkenik luntx bat zerbitzatuko da urteari amaiera emateko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos