Gipuzkoako zesta txapelketako partidak

Ezkerretik laugarrena da Eneritz Lizardi, Mutrikuko ordezkari bakarra igandean. / GORRITIBEREA

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Gipuzkoako Zesta Txapelketako partidak asteburuan ezik, aste barruan ere programatzen dituzte Danok Bat eskolakoek, horren adibidea gaur iluntzeko 20:15ean Miruaitz frontoian jokatuko dena, izan ere jubenil mailako Zuhaitz Arrillagak eta Aratz Mendizabalek, Oier Lizardi eta Markel Andonegiren aurka jokatuko baitute 35 tantotara. Bihar berriz, arratsaldeko 20:00etan, lehen mailako bikotea den Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidor, Andoaingo Gazteleku eskolako bikotearen aurka neurtuko dira 35 tantotara baita. Partidaren ondoren, Gipuzkoako Pala Txapelketako partida jokatuko da Danok Bat eta Usurbilen artean. Mutrikuko bikotea Igor Elezgaraik eta Xabi Garaldek osatuko dute eta bateren batek ezin badu, Joxemari Manzisidor sartuko litzateke. Bestalde aipatu joan zen igandean jokatu zen Euskal Herriko zesta txapelketako nesken topaketa, arrakastatsua gertatu zela, bai partaida aldetik zein publiko aldetik.

Fotos

Vídeos