Gipuzkoako zesta txapelketa

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Gipuzkoako Zesta txapelketako bi partida jokatuko dira gaur Mutrikuko Miruaitz frontoian goizeko 11:00etatik aurrera.

Lehen partidan, Danok Bat 1 taldeko Aitor Andonegi eta Xabier Arrizabalaga, Donibane Lohitzuneko 'Luzean' eskolako bikotearen aurka jokatuko dute 35 tantotara.

Eta bigarren partidan, Danok Bat 2 taldeko Aitor Manzisidor eta Jon Iparragirre Miarritzeko bikotearen aurka jokatuko dute 35 tantotara baita. Aipatu, Gipuzkoako txapelketa izan arren, iparraldekoak ere parte hartzen dutela txapelketan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos