Gipuzkoako I mailako aizkora finala oso parekatua izan zen

Olasagastik emozioz jaso zuen omenaldia. / A.Z.
Olasagastik emozioz jaso zuen omenaldia. / A.Z.

Azurmendik irabazi zuen Txapela, 17. segundoko abantaila atera ziolarik Larrañagari

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Asteazken arratsaldean herriko Santana jaien barruan, Gipuzkoa I mailako aizkolarien arteko finala jokatu zen. Txikia, Harria II, Mugertza, Larrañaga eta Azurmendi bata bestearen aurka lehia oso gogor batean aritu ziren.

Arratsaldeko 18:00etan, hasi zen txapelketa baina ordu bete lehenago frontoia betetza zegoen, izan ere Gipuzkoako hainbat toki desberdinetatik etorri zen jendea, baita Nafarroatik ere eta herriko frontoia oso txiki geratu zen, jaietako ikuskizun jendetsuena izan zelarik aizkora final hori.

Aizkolariek, 10 enbor moztu behar izan zituzten eta lehen 5 enborretan, Mutrikuko Mugertza aritu zen lehen postuan, bigarrenik Harria IIa eta jarraian, Azurmendi, Larrañaga eta Txikia. Baina 6. enborra mozten hasi zirenean, lehiakideen arteko postuak eta denborak alda-tzen hasi ziren, Azurmendik hirugarren postutik, lehena izatera pasatu zen eta Larrañagak ere Muger-tzari aurrea hartzen hasi zitzaion, Harria IIak postuak galdu zituen eta Txikia nahiko atzean geratu zen.

Lehen postua, Azurmendi, Larrañaga eta Mugertzaren artean zegoen eta txapela ere hiru lehiakide horien arteko gauza zelarik. Azkenean, Azurmendik 6. enborretik lortu zuen abantaila justu samarrean manten-tzea lortu zuen. Larrañaga eta Mugertza hortxe ibili ziren elkarren arteko lehia bizian.

Bukaeran, txapeldun Azurmendi izan zen 31minutu eta 10segunduko denborakin. Handik 17 segundoetara, Larrañaga izan zen azkarrena, 31 minutu eta 27segunduko lana bete zuelarik eta hirugarren postuan, Mugertza sartu zen 31minutu eta 45 segundutara. Azken tokian, Harria II eta Txikia sartu ziren.

Aurtengo txapelarekin, Azurmendik sei bider lortu du Gipuzkoako txapelduna izatea. Guztietatik nagusiena eta eskarmentu gehien daukana ere dudarik gabe.

Bukaeran, Jose Mari Olasagasti handiari, omenaldi bero bat egin zioten eta honek oso emozionaturik, Mendaroko herriaren, eta beste toki askotatik etorritako jendearen txalo zaparrada beroa jaso zuen. Egaña bertsolariak abestu zion bezala, jendeak eskerrak eman zizkion berak besteoi eman duen guztiarengatik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos