Borrar
Eskubaloi partida. A.Z.
Gaztetxoen  arteko kirola

Gaztetxoen arteko kirola

AMAGOIA ZABALA

MENDARO.

Sábado, 13 de enero 2018, 01:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gabonetako oporren ostean, gaur berriro gure herrian hainbat kirol partida ikusteko aukera izango dugu. Gaur eskubaloi eta saskibaloi partidak ikusteko aukera izango degu. Goizeko 9:30ean nesken arteko saskibaloi partidak hasiko dira, Mendaroko alebin neskak Debarren aurka arituko dira eta gero, goizeko 11:30ak aldera benjamin mutilen txanda izango da, hauek eskubaloian arituko dira baita ere Debatarren aurka. Bestalde beste hainbat herriko taldek kanpoan jokatu dute, Deban eta Mutrikun hain zuzen ere.

Esku Pelota

16:00etatik aurrera, Goñati pilotalekuan eskolarteko esku pelota partidak izango ditugu ikusgai. Zehazki alebin mutilak arituko dira gaur hasten den Gipuzkoa txapelketako bigarren fase honetan. Mendaroko bi mutiko eta Deba eta Elgoibartik etorriko diren beste pilotari batzuk izango dira gaur arratsaldeko protagonistak eta hainbat partidu desberdin jokatuko dituzte, binaka eta bakarkako modalitateetan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios