Gaztelekuko hezitzaile eta erabiltzaileen gurasoekin bilera asteazkenean

Ioana Uranga. /  A.Z.
Ioana Uranga. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Datorren asteazkenean, hilaren 13a, arratsaldeko 19:00etan, gaztelekuko hezitzaile eta erabiltzaileen gurasoekin bilera bat egingo da, gaztelekua bertan.

Ioana Uranga, gaztelekuko hezitzaileak, hainbat gai lan-tzeko asmoa du , alde batetik, gaztelekuan jarraitzen den dinamika zein den, lortzea nahi diren helburuak zeintzuk diren, aurrera eramango dituzten ekin-tza bereziak zeintzuk izango diren etab.

Gaztelekuaren zergatia, gazteentzat gune hezitzaile bat izatea nahi denez, ekintza desberdin asko antolatzen dira eta ekin-tza hauek, bai aisialdiarekin eta baita beste arlo hezitzaile ba-tzuekin elkar trukaturik daude: bizikidetza, giza trebetasunaren garapena, kuadrilla desberdinen arteko harremanak, giza baloreak eta herri parte-hartzea, besteen artean.

Gaztelekuak, azken urteetako garapena ikusi ondoren, gaztelekuaren ordutegia zabaldu egingo da eta ostiral eta igandeetan beste ordu bat gehiago gehituko zaio.

Bi egun hauetan, arratsaldeko 20:00etan itxi beharrean ateak, 21:00ak arte luzatuko dute ordutegia. Larunbatetan gaztelekuak orain arte izan duen ordutegi berdinarekin jarraituko du.

Kilometroetara autobusa

Mendaroko Udaletxeak, aurtengo Kilometroetara joateko autobusa jarri du. Aurten kilometroak Oñatin ospatuko dira, irailaren 24an eta iazko urtean egin zen bezala, aurten ere autobusa antolatzea erabaki da.

Herrian, Euskararen erabilpena indartu egin behar denez, horrelako ekimenek, euskararen egoerari bultzada bat emango diola uste da. Dagoeneko autobuserako txartelak jarri dituzte salgai. Bi tokitan, lortu ahal izango dira, bata Morroskilo dendan eta gaztelekuan.

Txartelak aukeratzeko azken eguna, Morroskilon irailak 16an eta gaztelekuan 17an, izango dira.

Fotos

Vídeos