Gaurko Santana egunak, jaien bukaera ekarriko du

Nafarroako taldea eta Deba eta Mendaroko buruhandiak dantzan.
Nafarroako taldea eta Deba eta Mendaroko buruhandiak dantzan. / A.Z

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Gaurko eguna, askorentzan urteko egun onenetariko bat da eta goizean goiz Santa Anara igoko dira, bertan egingo den jaiaz disfrutatzera. Meza santuaren ondoren, ogibitarte eta txakolinaren laguntzaz, bertan egiten den Erromeriaz gozatzeko aukera izango da. Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariak bertan izango ditugu, baita Astiazaran II eta Andonegi trikitilariak ere. Santa Anako jaialdia herrian zehar zabalduko da eta eguerdi aldean, kalera jeitsi eta kalean, bertso/triki poteo herrikoia izango da.

Arratsaldeko 18:00etan herri kirolen txanda izango da eta Gipuzkoako I. mailako aizkolari txapelketako finala jokatuko dute, Julen Alberdik, Iñaki Azurmendi, Mikel Larrañaga, Ugaitz Mugertza eta Xabier Orbegozok. Ondoren, Jeselu Anaiak, erromeria luzatuko dute eta aurtengo jaieri agur esateko 22.30etan, Katasorginaren igoera egingo da.

Santixau egun borobila

Atzoko Santixau eguna ondo hasi eta mundial bukatu zen. Egun guztian zehar, hainbat ikuskizun desberdin izan ziren eta eguerdi aldera, euria egiteari utzi eta honen laguntzaz, arratslde/gaueko ekintzak borobiltzen lagundu zituen. Goizean zehar, Debatarren bisita izan genuen eta herri honetatik ekarri zituzten buruhandi eta dultzaineroek herriko kaleak eta plaza nagusia ederki girotu zituzten. Hauek bukatu ondoren, Nafarroa hegoaldetik etorritako ahotsek, jotak en-tzuteko aukera paregabea eskeinu zuten eta frontoian pilatutako jendeak asko txalotu zituzten eskeinitako kantak.

Arratsaldean, emakuemeen arteko Cup 2017ko pelota jaialdia izan zen eta Azpilgoeta auzoan DJ festa. Gauean, berriz, nagusien danborradak danbor eta txaranga soinuek kaleak astindu zituzten eta Akerbeltz taldekideak, gau txoriak mugiarazi zituen berriro ere goizalderarte.

Fotos

Vídeos