Gaurko ekitaldi bereziarekin Arimen Egunaren programazioari bukaera emango zaio

Gaur ere, sorgin, deabru... eta horrelakoak izango ditugu kalean. /  A.Z.
Gaur ere, sorgin, deabru... eta horrelakoak izango ditugu kalean. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Arimen programazioari bukaera emateko, gaur 17:30ean hasiko da Arimen Eguna izeneko arratsalde beldurgarria. Gaur, herriko elkarteek bat egin dute, zehazki Arno Guraso elkarteak eta Ludotekak, Udalaren laguntza bereziarekin eta hiruen artean, ekintza bateratua prestatu dute. Herriko enparantzan hainbat txoko desberdin jarriko dira, aurpegiak margotuko dira, esku lan desberdinak egiteko aukera egongo da, 'photo-call' txokoa ere izango dute, marrazkiak... bukaeran, 19:00ak aldera, disko festa egongo da.

Gaur, herriko haur askok mozorro beldurgarriak jarriko dituzte eta asko izango dira, 'Truko-Trato' jolasean etxez etxe ibiliko direnak, goxokiak eta bestelako txutxeak jasotzen.

Arimen Eguna dela eta ez dela, herrian, festa honek bere tokia hartzen hasi dela esan daiteke. Hiru egunetan zehar antolatu dituzte hainbat ekintza desberdin, gaurkoa azkena izango delarik. Orain arte, ehun bat gaztetxok eta nerabek hartu dute parte ostiral gauean eta igande arratsaldean Gazteleku eta Zubigazte zerbitzuek antolatu dituzten ekintzetan eta gaur beste hainbeste izango dira; adin guztietako haurrei zabalduta bait dago ekintza.

Fotos

Vídeos