Gaur, 'Kondaira baten truke' antzezlana ikusgai

Antzerkia Zabielen gaur./
Antzerkia Zabielen gaur.

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Antzerkiaz Blai jardunaldian, gaur familia guztiarentzako emanaldia da proposatzen dutena, hain zuzen Patata Tropikala taldeak eskainiko duen 'Kondaira baten truke'. Naturaren festa ospatze aldera, marrubizko tarta bat prestatuko dute, eta prestatzen den bitartean zenbait ipuin kontatuko dituzte Izar eta Tximista pertsonaiak. Kolorea, irudimena, umorea, denetik izango du emanaldiak, baina ez da ohiko orduan izango, baizik eta arratsaldeko 18:00etan, Zabiel kultur etxeko ganbaran. Telebistako aurpegi ezagunak ikusi nahi dituenak ere zita polita du gaurkoa, hauek ere saio berezirik egin baitute pantaila txikian. Sarrera doan izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos