Gaur hasten den 'Abendurock' egitarauak asetuko ditu musikazaleak

Mocker's taldekoak gaur zuzenean eta bihar ate irekiak Gaztetxian./
Mocker's taldekoak gaur zuzenean eta bihar ate irekiak Gaztetxian.

MRK ate irekiak izango dira bihar larunbata, goizeko 11:00etan

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Mutrikuko herriak dituen kultur aktiboetako bat da 'Mutrikuko Rock Kolektiboa' eta dagoeneko 13. 'Abendurock' egitaraua aurkeztua dute, urtero bezala nobedadez beteta. Kontzertuei dagokionez, gaur The Van eta Mocker´s taldeak izango dituzte gaueko 22:30etik aurrera Gaztetxian eta doan. Lehenak, Elorrio eta Durango aldeko bost lagun dira eta aurten Zornotzako maketa lehiaketa irabazi berri dute. 60 eta 70. hamarkadetako musika egiten dutelarik batik bat. Mocker´s taldea berriz Durangotik dator, hiru kidez osatua dago. Gazteak badira ere, dagoeneko bigarren diskoa kaleratua dute; Beats of freedom deitutakoa.

Diskoa Durangoko Plateruenan aurkeztu ondoren datoz Mutrikura. 70. hamarkadako musika da beraiek ere eskaintzen dutena. Azken kontzertua hilaren 29an izango dute, berriro ere taula gainean izango ditugularik Mutrikuko Laumono taldekoak, baina aurretik eta gaurkoarekin beste lau jaialdi izango dituzte eskuartean, horien artean hilaren 16an, larunbatez ospatuko duten 'MRK Gaua'.

Beste nobedadeetako bat bihar larunbata, goizeko 11:00etatik aurrera ospatuko den 'Ate Irekixak' ekitaldia izango da. Ordu horretatik aurrera MRKko kide batzuk egongo bai dira Gaztetxian bertaratzen diren guztiei dituzten instalazioak erakusteko, horien artean entsegu gela eta horrekin batera eskenatokian bateria, gitarra eta baxua izango dute bisitariek lehen notak jo ditzaten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos