Gaur hasiko den itsas zikloak hitzaldi bat eta bi dokumental eskainiko ditu

'San Juan' ontziaren egitura badoa gorantza. /
'San Juan' ontziaren egitura badoa gorantza.

'Albaola' Itsas Kultur Faktoria aurkeztuko dute gaur Zabielen 19:00etan

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Itsasoarekin lotura betidanik izan du Mutrikuko herriak, bai lehen eta bai orain, guzti horretaz jabeturik, Udaleko Kultura Batzordeak 'Itsas Zikloa' antolatu du, hurrengo hiru ostegunetan gauzatuko dena.

Hitzaldi bat eta bi dokumental izango dira beraz, hasteko gaur, arratsaldeko 19:00etan, Zabiel kultur etxean, 'Albaola' Itsas Kultur Faktoriaren aurkezpena egingo dute, horretarako zenbait kide Mutrikun izango direlarik. Gogoratu, 'Albaola' elkartea, Xabier Agoteren ekimenez sortu zela duela hamar urte, eta gaur egun Pasai San Pedrok duen aktibo turistiko garrantzitsuenetako bat dela.

Ontziola-museoan, 16. mendeko San Juan baleontziaren errepika zientifikoa ari dira eraikitzen, garai hartako teknika eta materialak erabiliz. Faktoria bisitatu nahi dutenak animatze aldera, hiru gune berezi ditu; euskal balezaleen historiaren erakusketa, arotzen zuzeneko lana eta San Juan baleontziaren egitura eraikitzea.

Baina hitzaldian ez dira Pasaiara begira jarriko bakarrik, izan ere antzinako ontziak berreraikitzen ari baitira, edo eta San Juan ontziaren osagaiak jasotzeko unean, herri desberdinen arteko lotura ere lortu bai dute. Gaurko hitzaldia gutiz aproposa da historia zaleentzat, baina baita itsasoarekin zerikusi zuzena izan dutenentzat ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos