Gaur hasiko dira Andramari jaiak, hiru egunez kaleak animazioz betez

NEREA ISASTI SORALUZE.

Beste toki askotan bezala, Soraluzen ere gaur hasiko dira Andramari jaiak. Hiru egunez, herriko kaleak musikaz eta animazioz beteko dira. Jai egitaraua zabaltzeko arduraduna Urduñako musika banda izango da.

Eguerdiko hamabietan kalejira egingo du eta ordubatetan kontzertua eskainiko du Plaza Zaharrean. Urte askotan Erandioko banda etorri da Soraluzera Andramari egunean. Aurten, berriz, Urduñakoa.

Arratsalde eta gauean, Basajaun taldeak dantzaldia eskainiko du Plaza Zaharrean.

Biharko egitaraua

Jaiek bihar jarraituko dute, San Roke egunean. Goizeko zazpi eta erdietan prozesioa egingo dute San Rokeren baselizara. Handik jaitsi ondoren, hamaiketan, tortilla lehiaketa burutuko da Plaza Zaharrean. Ordu berean, haurrek puzgarriak izango dituzte Plaza Berrian. Eta biharko dan-tzaldia, arratsaldeko zortzietatik aurrera, Agirren taldearekin izango da.

Eta jaiei amaiera emateko, etzi, zezena izango da protagonista San Roke Txiki egunean. Goizean hamaiketan aterako dira zezenak eta eguerdiko kalejira Larreategi anai arrebekin izango da. Arratsaldean zezena seietan irtengo da eta Baralde txarangak girotuko ditu kaleak.

Fotos

Vídeos