Gaur egingo den 'santomas' azokak denetatik izango du

Uxua Antia gaztea beti umoretsu bere postuaren atzean. Betizua bere adar ikusgarriekin. /  GORRITIBEREA
Uxua Antia gaztea beti umoretsu bere postuaren atzean. Betizua bere adar ikusgarriekin. / GORRITIBEREA

Animalien erakusketa izango da ikusgarriena eta herriko bost elkartek jarriko dituzte postuak

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Santo Tomas egunaren aurreko larunbatarekin bat eginik, gaur ospatuko da 'Santomas' azoka Mutrikun, urtetik urtera jende gehiago biltzen duena eta gabon jaien atarikoa gauzatzen duena. gaurkoan ere denetatik izango du azokak; Barazkiekin Aritza, Ekoalboraz, Ibiri eta Uxua Andia izango dira; Fruituekin eta txakolinarekin Sagarmiña; Ogi eta gozoekin Malax eta Mañeko; Ezti mermelada eta kontserbekin Julian Villena eta Ondare eta gazta postuarekin Goienetxe.

Horrez gain herriko bost elkartek gutxienik postuak jarriko dituzte; Institutuko ikasleek, Gaztelekuak, Zabiel eskulan taldeak, Presoen aldeko plataformak eta aurten lehendabiziko aldiz, Sahararen aldeko taldeak. Ataungo taloigileak ere ohiko postua ekarriko dute eta Iparraldeko etxalde batekoak ahatekiak ekarriko dituzte.

Animalia ikusgarriak

Zaila da Mutrikun ekoizten diren animalia mota guztiak plazara ekartzea, batik bat aurrekontuak agintzen duelako, baina hala ere ordezkaritza ederra izango da gaurkoan. Goienetxe, Kostola, Nerea Epelde eta Aitor Revueltak ekarriko dituzte animaliak eta besteak beste zezenak, betizuak, Katxena arrazako behiak, ardiak, ahuntzak, behorrak, euskal pottokak, astoak, poniak, mota guztietako hegaztiak eta baita txerri mestizoak ere ekarriko dituzte. Izan ere basurde eta txerriak gurutzatzea ohikoa izaten baita Mutrikun.

Horrekin guztiarekin batera, Euskal liburu eta disko azoka ere jarriko da, Santomas azokaren muina horixe baita. azoka goizeko 10:00etatn irekiko da eta arratsaldeko 15:00etan itxi. 13:00etan, Musika Eskolako Trikitixa talde osoa aterako da kalez kale, eta 22:30ean, berriz, Mutrikuko Rock Kolektiboak ohikoa duen 'MRK gaua' eskainiko du. Ohikoa izaten den bertsioak burutzea eta aurten; la Polla Records, Berri Txarrak, Rage Against The Machine, Kaos Etiliko, RIP, Exkixu eta beste hainbat bertsionatuko dituzte. Gogoratu jaialdia doan izaten dela.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos