Gaur, Debabarreneko Akordeoi Orkestra eta Madalen abesbatzaren kontzertua

Gaueko 23:00etan izango da Txurruka plazan

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Larunbat gaueko kon-tzertuekin jarraituz, gaur XXVII. Debabarreneko Akordeoi Orkestraren kontzertua izango da, baina beste bereizgarri bat ere izango du, izan ere Madalen abesbatzak 25 urte betetzen bai ditu, eta biak ala biak emanaldi sendo eta osatu bat eskainiko bai dute Julia Iriondoren zuzendaritzapean. Kontzertua Txurruka plazan izango da 23:00etatik aurrera.

Parrokiko eskaileretan kantariak jarriko dira eta behean berriz musikariak. Deskuiduan eguraldi txarra egingo balu, Parrokia barrura eroango litzateke kontzertua. Emanaldia, Madalen abesbatzak irekiko du; lehenik 'Abba' popurria eskainiko dute Maren Alkorta eta Ainara Etxearte bakarlari direla, eta ondoren, Gloria Gaynor kantariak ezagun egin zuen 'I Will Survive' kanta indartsua eskainiko dute Naihara Arrieta bakarlari dela.

Segidan Madalen abesbatzari 'Madalen Txiki' abesbatza gehituko zaio, eta denak batera Avicii kantariak hain arrakastatsua egin duen 'Hey Brother' kanta eskainiko dute. Jarraian, Akordeoi Orkestraren txanda izango da; Imanol Urkizuren 'Dantzaldia' eta Frank Sinatra eta W. Kunzmann autoreen 'Frankie Boy' pieza eskainiko dute bakarlari bezala Roberto Vergara arituko delarik. Bukatzeko Madalen Abesba-tzaren zilarrezko estaietako piezak helduko dira; 'Itsaso ondoan' herrikoa, 'Menditik' Juliak egindako moldaketarekin, 'Itsaso gara' Ken Zazpi taldearena eta Xabier Sarasolak egindako moldaketarekin, 'Herri tangoa' Jose Inazio Ansorenarena eta bukatzeko 'Oskorri' Juliak berak egindako moldaketarekin. Perkusioan Jon Lekube arituko da, Ainhize Azpiazu txistuan, Roberto Vergara klarinetean, Eduardo Yurrita pianoan eta Maite Mugartegi akordeoian.

Merkatu txikia

Goizeko 9:00etatik 14:00etara Beheko plazan burutuko den Merkatu Txikian; Aritza, Ibiri, Goienetxe, Ondare, Ekoalboraz eta Iratxe loradendako postuez gain Usue Antiak ere ekarriko ditu bere produktuak. Gogoratu tailerrik ez dela izango, baina bai ordea zozketa; baina horretarako plazara hurbildu, herrian bertan ekoitzitako produktuak erosi eta ondorioz eskuratuko duen txartelarekin zorte apur bat izan, horixe da bidea.

Urte hauetan eskaini duten kon-tzerturik ederrenetako bat joan zen urteko ibilaldikoa izan zen.

Temas

Mutriku

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos