Gaur, bertsolariak

Peñagarikano, Iturriaga, Gaztelumendi eta Iguaran arituko dira

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Gaur ostirala, Galbaixoetako bertsolari saioa izango da gaueko 22:30etatik aurrera. Mutrikuko Bertso Eskolak antolatutako ekimena, Zabiel plazan aurreikusi dute, baina eguraldi txarra egingo balu, alboan dagoen kultur etxeko ganbarara aldatuko litzateke.

Kantari arituko direnak berriz hauek izango dira; Angel Mari Peñagarikano, Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi eta Oihana Iguaran. Gai jartze lanetan Bertso Eskolakoek arituko dira, eta saioa doan izango da.

Fotos

Vídeos