Gaur antzerkia Lasturren eta Deban

Lasturko taberna. /  A.S.
Lasturko taberna. / A.S.

Gaueko 21:00etatik aurrera gaztaina errea izango da Lasturren

A.S. DEBA.

Aurrera doa Itziarko Auzo Udalak antolatutako kultur egitaraua. Gaur Izarraitz bizirik elkartearen laguntzarekin 22:00etatik aurrera antzezlan umoretsua prestatu dute Lasturko Tabernan. Ordu bat lehenago gaztaina errea eskainiko da jateko.

Ion Martinez eta Jose Kruz aktoreak 'Irri Par Txou Baietz negarrez lehertu' antzezlana eskainiko dute. Bi lagun eszenatoki gainean. Ezin dira adiskideak izan, ez baitute elkar ezagutzen. Eta zer gerta daiteke biak lan bera egiteko kontratatu dituztela konturatzen direnean? Sesiotan amaitu dezakete.

Baina «sesio» ez «emanaldi» sentsuan baizik eta «haserre esanahiarekin. Horrela bada, haiek ez dira irripartsu. Ikuslegoaren kasuan, ordea, desberdina izango da; seguro parrez (edo negarrez) lehertuko dela 'Irri-Par-Txou' paregabe honekin. «Pare gabe» sentsu literalean, «par» edo «bikote» formatuan hasiko dena bakarrizketan amaituko baitu.

Ez dute gai bat jorratu gabe utziko, umorea lagun (adiskide): ikastoletako garaiak eta gertakizunak, txikitatik nerabetasunera gertatutakoak, unibertsitate garaiak, maitasuna eta sexua, familia, euskaldunon izaera eta ohiturak, musika, hitz jokoak etab.

75 minutu iraungo du antzezlana euskaraz izango da eta ikuslego mota helduak izango dira.

Deban

Debako Gazte Asanbladak antzerki bat antolatu du gaurko. Gaueko 22:30etik aurerra gaztetxean 'Autobiographikal' poesia irakurtaldi antzeztua egingo da.

Bi lagunen artean sortutako poesia-antzerkitua antzerki poesiatua da Autobiographikal. Gasteizen sortu zen, poesia hainbat txokotara zabaltzeko asmotan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos