Garaipen berri bat eskuratu zuten Mendizabal eta Manzisidor zestalariek

Mikel Manzisidor eta Ekaitz Mendizabal garaikurrak eskutan dituztela Berriatuan./
Mikel Manzisidor eta Ekaitz Mendizabal garaikurrak eskutan dituztela Berriatuan.

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Partida gogorra baina garaipen berri bat eskuratu zuten Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidor herriko zestalariek Berriatuko Xistera txapelketako helduen mailan. Lehen setean 15 eta 10 irabazi zuten, bigarrenean 10 eta 15 galdu eta berdinketa hausteko azkenik, 5 eta 3 irabazi zuten Miarritzeko Ibai Iturrino eta Markina-Xemeingo Jon Mandiolaren aurka. Jendea ugari, emozioa nagusi, eta garaipena, berriro ere Mutriku aldera.

Fotos

Vídeos