Gantxipixa taldeko neskek ezin izan dute helburua bete

Gantixipixa taldeko kideak, igandeko partiduaren ostean. /  ZABALA
Gantixipixa taldeko kideak, igandeko partiduaren ostean. / ZABALA

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Aurreko igandean, Gantxipixa taldeko alebin neskek, Donostian, final laurdenetako saskibaloi partida jokatu zuten. Mendaroarrek, Deba bailarako txapeldunak izatea lortu zutenez Donostia aldeko txapeldunen aurka aritu behar izan zuten. Gure neskek, oraingo horretan ezin izan zuten irabazi, Donostialdeko taldeak agertu zuen maila izugarri altua izan baitzen. Ala eta guztiz, oso harro egoteko moduan daude gure herriko neskatoak, ez baita makala lortutako guztia. Gainera, kontutan izan behar da, gure herrian ez dagoela inongo saskibaloi eskolarik eta eskola kirolean entrenatzaile lanetan iharduntzen dutenek, guraso bolondresak direla.

Biraka dantza taldearen

Gaur gaueko 10etatik aurrera, Frontoia berriro bete egingo da Biraka dantza eskolak aurtengo kurtsoan prestatu dituen dantzen emanaldia izango delako. Mendaron, Biraka eskolak, hainbat saio eskain-tzen ditu astean zehar eta gaur gauen, Mendaroko ikasleekin batera, beste herrietako ikasleak ere agertu dira, guztien artean Biraka zinema 2018 saioa aurkezteko asmoz. Guarkoan hainbat koreografi eta dantza desberdin aurkeztuko dituzte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos