Gabonetako VI. Haur krosa izango da datorren larunbatean

Gaztetxoak, beti prest./
Gaztetxoak, beti prest.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Mendaroko Txirrindulari elkarteak, datorren asteko larunbaterako gabonetako VI, Haur krosa antolatu du.

2006 eta 2012 urteen bitartean jaio diren haur guztiek parte hartu dezakete eta partaide guztiek dominak eta gozokiak izango dituzte.

Herriko haur guztientzat zabaldurik dagoen krosa da eta beste herrietako haurrak ere gonbidatuta daude. Aurreko urtean 90 haur inguruk hartu zuten parte. Lasterketaren ibilbidea erraza da, kirola suspertzea nahi baita eta era berean, ondo pasatzeko aukera paregabea sortzea eta euskararen erabilerari beste bultzada bat ematea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos