Gabonetako argiek gabon giroa piztu dute herrian

Udaletxe inguruan piztu dituzten gabon argiak. /  A.Z.
Udaletxe inguruan piztu dituzten gabon argiak. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Gabonak, ate joka ari direlako Mendaroko Udalak ere, egun hauek ospatzeko asmoz gabonetako argiak jarri ditu. Aurreko larunbatean, Kontzezio azoka ospatu zenez egun horretan piztu zituzten herriko enparantza aldean gabon argiak.

Herriko beste auzo eta txoko askotan oraindik jartzeko daude eta sartuko garen aste berri honetan herrian zehar, gabon argi guztiak piztuko dituztela uste da. Horrela izanik, gabon usaina herriko auzo guztietara zabaltzea espero da.

Gabonetako ekintza bereziak

Abendua, Lagun Betikoak elkartearentzat hilabete oso aktiboa da, gabonen inguruko hainbat ekintza eta tailer desberdin antolatzen dituztelako.

Datorren asterako, hainbat ekintza berezi antolatu dituzte udaletxearen laguntzarekin, alde batetik loragintza ikastaroa eta bestetik urte bukaerako txokolatada.

Loragintza ikastaroa, asteartean ospatuko da, abenduaren 12an, 15:30ean lagun Betikoak duen lokalean. Urtero egiten duten bezala, oraingoan ere, ikastaroa amaitzean, lora guztiak partehartzaileen artean zozketatuko dira.

Txokolatada ere, datorren astean izango da, zehazki, ostegunean, arratsaldeko 17:30ean elkartearen lokalean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos