Gabonetako argiak jarri ditu Udalak

Kale Handian eta San Ignazion argiztapenik ez da egongo arazo teknikoengatik

DV ONDARROA.

Ondarroako Udalak gabonetako argiak jarri ditu herriko hainbat gunetan. Aurten baina zailtasun teknikoak izan ditu herriko auzo batzuetan argiak jartzeko. Kale Handian esaterako, jasogailua beharrezkoa da argiak jartzeko eta San Ignazioko bidea itxita dagoenez, ezin da ibilgailua kale Handian sartu. Horrenbestez, aurten behintzat ezin izango dira argiak jarri. San Ignazio kalean ere arazo teknikoak izan dira eta ahaleginak egin diren arren aurten ezin izango dira argiak jarri.

Argien euskarriak ez dira bateragarriak San Ignazio kaleko hainbat gunerekin, eta horretaz gain, fatxada batzuetan egin dituzten aldaketak direla eta, ezin diraargiak jarri nahiz eta udal langileek ahaleginak egin dituzten, istripu txiki bat gertatu argiekin eta horren ondorioz udalak San Ignazio kalean aurten behintzat argiak ez jartzea erabaki du. Egoera ikusita, kalean gabon giroa falta ez dadin, Alamedan argi gehiago jarriko ditu Udalak eta hurrengo urtera begira ohiko lekuetan argiak jartzeko aukerak aztertuko ditu.

Juanito Urkizu

Juanito Urkizu Sustaeta 'Katugorri' Ondarroako futbolariaren ibilbidea jaso du liburu batean Irene Urruzola Arratibelek. Ondarroako Udalak 2014ean emandako 3.000 euroko bekari esker egin du lan hau Urruzolak, eta 3 urteko lanaren ondoren eskuragarri dago, besteak beste, Udal Liburutegian.

2012. urtean sortu zuen Udalak beka, Dina Bilbaoren heriotzaren urteurrenean, Ondarroako kirolarien historia ezagutzera emateko. Aurten zabaldu den deialdia Ondarroan izandako futbol atezainen gainean ikerketa egiteko laguntza da. Herriak eman dituen atezain ospetsuak kontuan izanda, zer aztertu badagoela uste du Udalak: Peio Agirreoa, Iñaki Bergara, Kepa Arrizabalaga edo Eñaut Zubikarai, esaterako. Urtarrilaren 23an amaitzen da proiektua aurkezteko epea eta sei hilabeteko iraupena izango du.

Juanito Urkizu

Zapatu gauerako egin dute hitzordua Ondarroako Gazte Asanbladako kideek. Esan dutenez hiru talde arituko dira gau osoan Gaztetxea girotzen: Txalainak, EH Sukarra eta Dj Juseff. Gaueko 21:30ean zabalduko dituzte ateak, eta jotzen lehenak Txalainak taldekoak izango dira; Hertzainak talde zagunaren tributu akustikoa eskainiko dute.

Euren atzetik EH Sukarra talde eibartarra arituko da eta gauari amaiera Dj Jussefek emango dio. Esan dutenez «gaua eta musika ordu txikiak arte luzatuko dira». Sarrerak Anaitasuna tabernan eta Gaztetxean daude salgai, 5 eurotan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos