Gabon eta Santo Tomas usadioak bat eginik datoz

Olentzero eta Mari Domingi. / A.Z.
Olentzero eta Mari Domingi. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Gaurko eguna, egun berezia dator herriko Ikastolako haur, Ameikutz musika eskolako ikasle eta herriko nagusienentzat hainbat emanaldi eta ekintza berezi antolatu bait dira beraientzat. Gabonak atea joka dira eta baita urte bukaera ere eta bestetik, San Tomas eguneko usadio zaharrak dion bezala, gaurkoan txerrikiak eta txistorra jateko eguna da. 3 faktore horiek bat eginik, herrian ekintza ugari antolatu dira.

Alde batetik, Olentzero eta Mari Domingi Ikastolara etorriko omen dira. Igande arratsaldean, ongi etorri herrikoia egingo zaie, baina egun batzuk lehenago Ikastolatik pasa-tzera nahi izaten dute herriko txikienekin aurrez aurre egoteko asmoz. Gaurkoan ere, gelaz gela ibiliko dira eta gero Ikastolako haurrek prestatu dizkien jaialdian parte hartuko dute, izan ere, gabon kantak abestuko zaizkie.

Gaurko eguna, Santo Tomas eguna delako ume guztiei txistorra banatuko zaie.

Ameikutz musika eskolak ere, gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera gabon kontziertua eskainiko du. Gabonetako emanaldi berezi honetan, musika eskolako ikasleen emanaldia izango da. Kontziertoaren tokia, San Agustin kulturgunea izango da.

Eta gaurko ekintza bereziekin bukatzeko, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Lagun Betikoak elkartekoek 'Txistorrada' bat egingo dute egunero erabiltzen duten lokalean. Ekintza honekin, urtean zehar antolatzen dituzten ekintza bereziei itxiera emango die.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos